Hau izango zen bidaiaren azken etapa. Santiagora heltzeko irrikitan nenbilen. 91 kilometro neuzkan aurretik. Normalean bidaian zehar hiru geldiune egiten nituen hogeitapiku-hogeitamar kilometroero. Lehengoa goiz erdian, bigarrena hiruretan edo horrela eta azkena aterpetxean. Baina Santiago egunez gure banuen ikusi, ariñago joan beharko nintzen. Beste aldetik etxean astelehenean helduko nitzela esan nien, beraz ezin nuen etapa hau bitan zatitu.
Gehiago irakurri...
Erabaki nuena zen lehengo 60 kilometrotan geldiune luzerik ez egitea eta horrela 20tapiku azkenak, Monte do Gozo, eta abar gozatzeko izango ziren, Santiagoko sarrera motel motel egiteko eta santuari agindutako besarkada emateko.
Etapa honetan bizikleta gurpilek hartuko zituzten behi kaka kiloak ezin zenbatzeoak izango ziren. Herritxu eta herritxuetatik pasatzen da bidea eta bidetik animaliak eta pertsonak pasatzen dira. Batzutan haiek pasatu arte gelditu behar zara.
Eguna Ilun ilun zegoen. Kostaldera heltzean euri egiteko aukerak asko handitu ziren. Euria ikusteko beldurra izan zen pedalei emateko pizgarria.
Galiziatik doan bidaia naturako bidaia da, naiz eta herritxu txikiak agertu, Coruñan sartzen zareneraino baso eta basoetatik joaten zara eta bapatean herri handi bat Palas de Rei, Melide (hemen batuko dira Euskaditik eta asturiasetik datozten erromesak), Ribadizo, Arzua eta azkenean Santiago gainean dagoen Monte do Gozo eta Santiago.

Compostelako sarreran guztiz emozionatu egin nintzan. Kalez kale nihoan astiro astiro etxe guztiak begiratuz, daztatuz, orain dela milla urte egiten ari den bide berbera eginez Obradoiro plazara heltzeko.
Hantxe nengoen Obradoiron isilik sirimiri baten azpian pentzatuz egin nuena baliorik bazuen hala ez eta baleuka zelako balioa zen hori eta norentzat.
Espainiako iparraldea ezagutzeko aukera ezin hobea izan nuen eta mota guztiko paisaiak ikusteko. Ere jende eta pertsonai interesgarriak. Frikiak baziren ni bebai izan behar nintzen beste bat. Ere izan nuen nire buruarekin bakarkadean egoteko pilla bat denbora. Ez da hori gauza makala.
Argi daukazuna egun guztietan altxatzerakoan da objetibo aurrean dagoela, badakizu zein den zure zeregina. Pedalei eman, zapatei.
Katedralera sartu, Santua besarkatu eta kredenziala eta Konpostelana eskuratu nahi nituen. katedralatik hurbil agertzen da peregrinoaren bulegoa. Han eman zidaten konpostelana, nire kredenziala aztertu eta gero ( gitxienez zigilu bat egunero 200 kmtr bizikletan edo 200 oinez). Galdetu egin nien non egin nezakeen lo. Santiagotik hurbilen dagoen aterpetxea Monte do Gozo zen. Bueltazea atzerantza fisikoki ezinekoa zen niretzat. Gainera autobusa nahi banuen hartu Santiagon egon behar nintzen.
Esan zidaten Monte do Gozo zela atepetxe bakarra, bestela hoteletara edo pentsioetara joan beharko nintzela. Ez nekien zer egin. Ez zitzaidan iruditzen ondo, sakuan 9 egunetan ibili eta gero sartzea azkenean 4 izarretako hotel batean. Kaleratu nitzen eta ahoa zabaldu gabe hurbildu zitzaidan hego Amerikar neska prietita bat eskeiniz litera batetan lekua beste 6 ezezagunekin 18€ truke. Ez zidan rollo ona eman eta ezetz esan nion. Ehun metro aurrerago 60 urte inguruko gizon santiagotar batek eskeini zidan pentsio batetan lekua, gela indibidual batean, komuna konpartitua 25 euroengaitik. Bazegoela bizkleta izteko lekua bi neska bakarrik zeudela eta katedralaren ondoan zegoela (gero honetaz damutuko nintzen).
Oso nekatuta eta oso gose nengoenez aukera hau hartu nuen. Gela ez zegoen nahi izan garbi, baina erromantizizmo itxura bat zeukan.
Erreserbatu egin nuen hurrengo egunerako autobuseko txartela, dutxatu eta afaltzera jo nuen.
Lacon con grelos, olagarroa, zopea, enpanada eta dozena erdi garagardo (Estrella Galizia benetan ona) izan zen nire azken afaria bidaian. Telebiziñoan, Athletic-ek zelan galtzen zuen ikusiz agurtu nuen Bidaia.
Ohera joan nintzen eta bai logela katedralaren ondoan zegoen bai.... Ohetik entzun nituen ordu puntu guztietako kanpaiak, ordu erdi guztietakoak eta ordu laurdenetakoak ere!!!.
Ez nuen lo askorik egin. Hurrengo eguneko 12 orduko bidaia eman zidan begiak izteko aukera.
Eta hau da nire Santiago bidaia. 950 Kilometro bederatzi egunetan, zazpi probintzietan zehar (Nafarroa, errioxa, Burgos, Palentzia, Leon, Lugo eta Coruña)