June eta Anatxu

Hau da June eta Anatxu Pastor Okarizen blogga, eta hemen agertuko dira gure argazkiak. Oporrak, ikastola, jaiak, lagunak,... den dena jarriko dugu hemen gure lagunekin konpartitzeko.

domingo, mayo 12, 2013

Herri Lasterketa Gazteizen

Gaur amatxuk 10 kmtako lasterketa egin du Gazteizen. Oso pozik amaitu du.




jueves, enero 01, 2009

Gabonak


Gabonak aurrera doaz. June guztiz sendatu zen, Anatxuri eztula eta belarrietako mina etorri zitzaion. Gurasoek be bagabiltza kili-kolo, baina oso ondo pasatu dugu danok alkarregaz.
Gabonetako egunean lehendabizi zuhaitzera hurbildu ginen ikustera Olentzerok zer ekarri zigun familikoei. Geu gure aldetik biskoteak eta Errioxa ardaua itxi genion.
Lehengoz ikusi genuen ardoz zikinduta zegoela lurzorua eta basua hutsik. Bazirudien Olentzerok apur bat berotuta heldu zitzaigula. Bueno badakigu bere lana latza dala. Neskak eskatu zutena topatu zuten, playmobil-en txe bat June eta panpintxu batzuk Ana. Osaba Koldoren etxean Olentzerok itxitako mozorroak jantzi eta Amama Amaliaran etxera joan ginen ikustera han zer zegoen. Han bata eder bana jaso zuten.
Gero izeko Marijeren etxera jatera joan ginen. Oso oso ondo bazkaldu eta lo txiki baten ostean Marurira abiatu ginen Olentzeroren pista jarraitzera. Han falta ziren osaba eta izekoekin egon eta berriz Olentzerok itxitako opariak jaso genituen.

Zelako gabonak, atzetik aurrera, etxetik etxera, kotxean igo kotxetik jeitsi. Afaltzen dugu edozein modura, edozein ordutan sartzen gara ohean. Ez ote dira gabonak gehiegizkoak izango umeentzat planteatzen ditugun eran. Ahoa betetzen zaigu umeak protagonistak direla esateko.

domingo, diciembre 28, 2008

June gaixorik dago

June gaixorik dago. Hasi zen 23an edo 24ean sukarrarekin, eta gaur oraindik ez du kendu, nahiz ta hobera joan. Kezkatu egin ginen aita eta ama, berak ez baitu iñoiz gaixotasunik eukitzen eta.
Horregaitik bueltak eman eta gero Crucesera joan giñen. Han zeuden erizaintzak eta medikuek oso ondo zaindu gituzten. Diagnostikoa gripea izan zen.

June hor daukazu zure lehen gaixotasuna !

lunes, diciembre 01, 2008

Santurtzi- Bilbo


Atzo, aitatxu Santurtzi-Bilbo lasterketa egin zuen. oso denbora onean egin zuen, 1:22:43. Apa aitatxu, fenomeno bat zara!!!!!

domingo, noviembre 23, 2008

Santiago bidea 9 Amaiera

Domeka urriak 23 (Hasieratik hastea gomendatzen dizut)
Hau izango zen bidaiaren azken etapa. Santiagora heltzeko irrikitan nenbilen. 91 kilometro neuzkan aurretik. Normalean bidaian zehar hiru geldiune egiten nituen hogeitapiku-hogeitamar kilometroero. Lehengoa goiz erdian, bigarrena hiruretan edo horrela eta azkena aterpetxean. Baina Santiago egunez gure banuen ikusi, ariñago joan beharko nintzen. Beste aldetik etxean astelehenean helduko nitzela esan nien, beraz ezin nuen etapa hau bitan zatitu.

Gehiago irakurri...


Erabaki nuena zen lehengo 60 kilometrotan geldiune luzerik ez egitea eta horrela 20tapiku azkenak, Monte do Gozo, eta abar gozatzeko izango ziren, Santiagoko sarrera motel motel egiteko eta santuari agindutako besarkada emateko.
Etapa honetan bizikleta gurpilek hartuko zituzten behi kaka kiloak ezin zenbatzeoak izango ziren. Herritxu eta herritxuetatik pasatzen da bidea eta bidetik animaliak eta pertsonak pasatzen dira. Batzutan haiek pasatu arte gelditu behar zara.
Eguna Ilun ilun zegoen. Kostaldera heltzean euri egiteko aukerak asko handitu ziren. Euria ikusteko beldurra izan zen pedalei emateko pizgarria.
Galiziatik doan bidaia naturako bidaia da, naiz eta herritxu txikiak agertu, Coruñan sartzen zareneraino baso eta basoetatik joaten zara eta bapatean herri handi bat Palas de Rei, Melide (hemen batuko dira Euskaditik eta asturiasetik datozten erromesak), Ribadizo, Arzua eta azkenean Santiago gainean dagoen Monte do Gozo eta Santiago.

Compostelako sarreran guztiz emozionatu egin nintzan. Kalez kale nihoan astiro astiro etxe guztiak begiratuz, daztatuz, orain dela milla urte egiten ari den bide berbera eginez Obradoiro plazara heltzeko.
Hantxe nengoen Obradoiron isilik sirimiri baten azpian pentzatuz egin nuena baliorik bazuen hala ez eta baleuka zelako balioa zen hori eta norentzat.
Espainiako iparraldea ezagutzeko aukera ezin hobea izan nuen eta mota guztiko paisaiak ikusteko. Ere jende eta pertsonai interesgarriak. Frikiak baziren ni bebai izan behar nintzen beste bat. Ere izan nuen nire buruarekin bakarkadean egoteko pilla bat denbora. Ez da hori gauza makala.
Argi daukazuna egun guztietan altxatzerakoan da objetibo aurrean dagoela, badakizu zein den zure zeregina. Pedalei eman, zapatei.

Katedralera sartu, Santua besarkatu eta kredenziala eta Konpostelana eskuratu nahi nituen. katedralatik hurbil agertzen da peregrinoaren bulegoa. Han eman zidaten konpostelana, nire kredenziala aztertu eta gero ( gitxienez zigilu bat egunero 200 kmtr bizikletan edo 200 oinez). Galdetu egin nien non egin nezakeen lo. Santiagotik hurbilen dagoen aterpetxea Monte do Gozo zen. Bueltazea atzerantza fisikoki ezinekoa zen niretzat. Gainera autobusa nahi banuen hartu Santiagon egon behar nintzen.
Esan zidaten Monte do Gozo zela atepetxe bakarra, bestela hoteletara edo pentsioetara joan beharko nintzela. Ez nekien zer egin. Ez zitzaidan iruditzen ondo, sakuan 9 egunetan ibili eta gero sartzea azkenean 4 izarretako hotel batean. Kaleratu nitzen eta ahoa zabaldu gabe hurbildu zitzaidan hego Amerikar neska prietita bat eskeiniz litera batetan lekua beste 6 ezezagunekin 18€ truke. Ez zidan rollo ona eman eta ezetz esan nion. Ehun metro aurrerago 60 urte inguruko gizon santiagotar batek eskeini zidan pentsio batetan lekua, gela indibidual batean, komuna konpartitua 25 euroengaitik. Bazegoela bizkleta izteko lekua bi neska bakarrik zeudela eta katedralaren ondoan zegoela (gero honetaz damutuko nintzen).
Oso nekatuta eta oso gose nengoenez aukera hau hartu nuen. Gela ez zegoen nahi izan garbi, baina erromantizizmo itxura bat zeukan.
Erreserbatu egin nuen hurrengo egunerako autobuseko txartela, dutxatu eta afaltzera jo nuen.
Lacon con grelos, olagarroa, zopea, enpanada eta dozena erdi garagardo (Estrella Galizia benetan ona) izan zen nire azken afaria bidaian. Telebiziñoan, Athletic-ek zelan galtzen zuen ikusiz agurtu nuen Bidaia.

Ohera joan nintzen eta bai logela katedralaren ondoan zegoen bai.... Ohetik entzun nituen ordu puntu guztietako kanpaiak, ordu erdi guztietakoak eta ordu laurdenetakoak ere!!!.
Ez nuen lo askorik egin. Hurrengo eguneko 12 orduko bidaia eman zidan begiak izteko aukera.

Eta hau da nire Santiago bidaia. 950 Kilometro bederatzi egunetan, zazpi probintzietan zehar (Nafarroa, errioxa, Burgos, Palentzia, Leon, Lugo eta Coruña)

sábado, noviembre 22, 2008

Santiago bidea 8


Zapatua urriak 22
Sano gosaldu eta ostean bizikletara joan nintzen. Portomarin helmuga ona izango litzatekeela pentzatu nuen. Ez nekien zelan erantzungo nion O cebreiroko mendateari. Ez da kotxeen errepideko bidea egiten dena, baina bideko momentu batetan bizikletentzako bidetik ateratzeko seinale aholkuak agertzen zaizkizu eta buelta bat eman behar duzu ererpidetsu batetik. Laburtuz niretzat oso gogorra izan zen. Malda baino, luzera da gehien nekatzen duena. Batzutan pentzatzen nuen zelan igoko nuen alforja barik. Grafikoaren iturria www.altimetrias.com

Gehiago irakurri...


O cebreiron edur apur bat bota zuen eta gero euria. Hotza zenez Gailurran dagoen ostatura sartu nintzen indarrak hartzera. Lehengo ideia kafesne bat hartzearena zen. Galdetu nion hango neskari ia kartako jakiak eskatzeko prest bazeunden. Baietz erantzun zidan. Horrela goizeko hamaiketan sartu nuen sabelan, Garbantzu salda bat, pernil raziñoa, kokakola bat eta aurreko kafesnea. Egun hau gogorra izan zen, ehun ta piku kilometro egin nituen O cebreiroko igoera sartuta. Sartu nintzen Lugoko probintzian. Benetan gomendatzen diot edonori lugora joatea.
Itzelak agertzen diren hariztiak eta inoiz ikusi ez ditudan urkidiak. Hemen hariztiei carballedak esaten diete. Goiko argazkian agertzen den basotik orkatz eder bata agertu zitzaidan. Tipi tapa begiratu zidan begietara eta etorri zen bezain geldi eskutatu zen basoan berriro.
Oso basatia iruditu zitzaidan Lugo eta la Coruña erer bai, baina hemen eukaliptu basoak hasiko ziren.
Samos-en Monasterio famatua bisitatu nuen. Sarriako herrian ere gelditu nintzan bueltak emoten.
Gora eta bera aldapa handirik gabe Portomarinera heldu nintzen. Alboan ikus dezakezue Miño Ibaia. Portomarinen historia franko garaiko herri askoren historia da. Portomarin Miño ibaiaren ondoan kokatua zegoen, bere garrantzia eta monumeltasuna urteetan zehar ukaezina izan da baina, pertinaz sequia aitxakitzat hartuz beste herri askoren moduan urperatu egin zuten pantano bat egiteko, pilla bat eliza eta monumentu betirako galduz.
Gaurko Portomarin herri berri bat da, zaharraren gainean eraikia. Sarrian tabernari batek aholku bat eman zidan: ezin zara joan Portomarinetik bere orujoa eta bera aingira famatuak proba barik. Aterpetxean sartu dutxatu eta ostean aholkuari ekin nion. Bainan ez nuen topatu lekurik aingira afaltzeko, horregaitik bakarrik egin nion kasu aholku erdiari. Bueltatu behar naiz osoki betetzeko.

viernes, noviembre 21, 2008

Santiago bidea 7

Ostirala Urriak 21.
Astorgan ederto egin nuen lo. Oso Aterpetxe polita. Gaua izarrez bete zen eta aldi berean tenperatura zerotik jeitsi. Horrelako hotzarekin normala da urdaizapiko onak eukitea !.
Egun horretan neukan plana Villafrancara heltzea zen. Lehengo zati batetan La maragateríaren herritxuetatik pasatuko nitzen, gero Foncebadon igo eta El Bierzoko eskualdean sartu.
La maragateríako eskualdea beste bidai batetan explotatu behar dut. castillo de Polvazales, El ganso, etc benetan herri desberdinak direla Leoneko lautadarekin konparatuz eta politak, mendiko arkitektura honekin, Aragoiko pirineoko herritxuetan zaudela ematen du.

Gehiago irakurri...


Badirudi Maragatoek etnikoki desberdinak direla ingurukoekin konparatuz. Beren jatorria gaur egun ezezaguna da. Badakiguna da endogamia oso zabalduta zegoela. Ojo al parche.
Hemen apaitzen da zerbait heuren jatorriari buruz http://personal.telefonica.terra.es/web/maragateriaweb/historia.htm

Bidea aurrera eginez, banekien zetorrela bidaiaren
igoera garrantzitsu bat, Foncebadon gailurra.
Gain honek eramaten zaitu lautadatik galiziarantz,
El Bierzoko eskualde Leondarra, galiziar probintzi
bat dela ematen baitu. Ez zen izan igoera nik
pentzatu nuen bezain gogorra. Beti pentsatu behar da alforjak eramaten nituela. Edozein kasutan luzea izan zen. Hemen perfila www.altimetrias.com-ekoa.



Foncebadon gainean la cruz de Ferro dago.
Hogei metroko montikulo bata da, gainean harriz inguraturik makil batek gurutz bat heltzen du.
Hemen ohiturak eskatzen du, zeu zure
etxetik ekarri duzun harri edo objetu bat iztea.
Nik esango ez dudan gauza bat itxi nuen.
Pentza zenbat gauza itxi diren mendetan
eta mendetan zehar. Hona hemen nire bizkleta
gurutzearen ondoan.





Benetan itzela izan zena jeitsiera izan zen.
Handik El bierzo guztia Odei handi batek
estaltzen zuen. Jeisten nintzen momentu batetan zerua goibeldu zen odei horren azpitik eta errepidean ( Zati hau errepidetik egi behar izan nuen derrigorrez) izotz plaka handiak agertu ziran. Molinsecara heltzeko, behin baino gehiagotan bajatu behar izan nintzan bizikeltatik. Batzutan oinez ibili ere ez zegoen egiterik.
Molinaseca-n zelan ez, metro erdiko urdaiazpiko bokatatsu bat sartu nuen sabelan.
Hemen el Bierzo-n sartu nitzen. El Bierzoko jendea galegoa egiten du eta baita leones hizkuntza. Paisaiak atlantiarrak dira. Batzuk diñote hau Galiziar laugarren probintzia dela. Beharbada leoneko benetako identitatea hau da, edo la maragateriarena. Los Ancareseko eskualdea ere dauka bere nortasuna, Babia, Luna, eta abar.
Nire ustez Leon guztia badauka Gaztelatik berizten dion zerbait. Leonez hizkuntzari buruz zer dion wikia: http://es.wikipedia.org/wiki/Idioma_leon%C3%A9s#Presencia_social

Urdaizapiko bokataren ondoren Ponferradara allegatu, nintzen. Urte batzutik hona herria oso aldatuta ikusi nuen, hoberako. Goiko aparteko kasku zaharra txukundu egin dute eta merezi du paseatzea.
Aurrera egin nuen Villafrancaraino. Villafranca oso polita da. Inguruko basoak hezeak dira. gaztainondoak, hariztiak... Villafranacan hartzen duzun lehengo irudia Alemaniar herri batena da. Arbel beltzeko teilatua zorrotzak, etxe zuri edo harridunetan, troka handi batetan sarturta. Momentu honetan ez neukan ez mobilik ez argazki kamerarik, beraz ezin nuen argazkirik atera, benetan penagarria, hain zen polita.
Gero enteratu nintzen Javi nire koinatuak handik zebilela autokarabana eta guzti. Pozik joango nintzatekeen berarekin bigotea mugitzera jakin izan banu, bera ni bezala tripero baita.
Egun horretan gaua Vega de Valcarce-n pasatu nuen. herri txikia, bailara sakon batetan sartuta.
Afaldu taberna batetan makarroiak txorizorekin eta ogera. Hurrengo egunean O cebreiro zetorren bidaiaren porturik gogorrena eta gainera galiziako lehen herria.

Santiagoko Bidean 6


Osteguna, urriak 20: Bidea bakarrik egin dut gaur. Pedro bere aldetik joan da, eta Astorgan geratu gara lo egiteko. Hotza egiten du gaur, eta puff bat erosi dut kaskoaren azpian jartzeko. Egunak pasatzean indartsuago nago eta nik pentsa dudan baino azkarrago noa. Santiagon amaitu beharrean, akaso Finisterreraino joango naiz. Bihar Villafranca del Bierzorarte heltzeko asmoa dut, Cruz de Ferroren mendi tontorra pasa ondoren.

Egun honetan Leoiko lautadak pasako nituen. Eguna ateri irten zen. Hotza goizean eta freskoa eguerdian, gauean hotza berriro.
Calzadillatik urten, euro batzuk borondate moduen itxi aterpetxean eta Mansillaraino joan nintzen. Pedro mallorkarra presaka zebilen, lehen bait lehen nahi zuelako heltzea Santiagora lagun batzuekin lotu zelako. Agurtu nuen sakutik goiz goizez.
Mansillan Elenari deitu nion. Familia faltan botazen nuen.
Leoneraino bideak ez zuen historiarik izan. Leonen pilla bat osagarrizko enpanada bat jan nuen. Gaueraino damutu nintzen janari hori hartzeaz. Sabelan bueltaka ibili baizitzaidan egun osoan.
Leonen ipurdiko mina jasan ezina zenez, bizikleta denda batera joan nintzen bigarren kulote bat erostera. Dendariak nik ezer esan barik aztertu zidan jesarlekuaren posizioa eta nire neurrietarako osoa atzeratuta zegoela esan zidan. Zuzendu eta handik aurrera berriro sentitu nuen nire ipurdia.
Leoneko irteera benetan txarra, hirutan galdu nintzen.
Arratsaldeko seietan Astorgara heldu nitzan. Astorgan giro desberdiña sentitzen zen. Badirudi beste probintzia batera sartzen zarela. Hizkeran galiziar doinua entzuten da. Lo egitera goiz joan nintzen, hurrengo eguenko etapan Foncebadon eta la Cruz de hierro baitzetozten

jueves, noviembre 20, 2008

Santiagoko Bidean 5


Asteazkena, urriak 19: Heldu naiz Calzadilla de los Hermanillosera (Leon). 10 biztanleko herria da. Pedro (Mallorkakoa) eta ni egon gara lotan aterpetxean, bakarrik, berogailugabe, eta apur bat bildurrarekin... Egun ederra egiten du, baina hotza. Bihar Astorgara heltzeko asmoa dut.
Etapa honetan Castrojeriz-etik goiz atera nintzen. Kilometro bat ibili eta eta sekulako aldapa laburra igo behar izan nuen. Handik goitik aran guztia ikusten zen.
Handik aurrera eta El Bierzorarte lautadak izango nituen.
Aurrerago Itero de la vegako zubia pasatu nuen. Hantxe aurkitu nuen Logroñon ezagututako Pedro mallorkarra. Berarekin egingo nituen kilometro asko handik aurrera. Pedro 27 urteko ikasle bat zen. Zuzenbide ikasketetan lehengo izan zen bere promozioan Bartzelonako Unibertsitatean. Notaritzarako oposaketak ikastea erabaki zuen eta bost edo zaspi urteetan ikasten egon eta gero egun txar bat euki zuen eta azterketa ez zitzaion ondo atera. The quiet man-en modura bere problemak ahaztera joan zen Bidera. Santiagora heldu zenean aitortu zidan ikastera bueltako zela.

Gehiago irakurri...


Baina egun honetan ikusiko nuen gauzetarik ederrena Gaztelako Kanala zen.Europan egiten ohi zen modura espainian ere, XVIII mendean Itsasoko portuak barrukaldera hurbildu nahi ziren kanalen bitartez. baina Espainian beti egiten den modua gaizki eta berandu egion omen zen Eta konturatu zirenerako trenbideraen konpetentziak kentzen zion Obra itzel horren izateraen arrazoia. Beraz amaitu barikitxi zen ureztatzeko zelaiak. Berrehun eta piku kilometro dauzka hiru probintzietan zehar doa eta esklusei esker kontrolatzen da uraren mugimendua.
Gaztelako Kanalari buruzko loturak Wikirena:. http://es.wikipedia.org/wiki/Canal_de_Castilla
Eta ofiziala: http://www.canaldecastilla.org/



Hemendik Sahaguneraino bidea kasu askotan errepidearen ondotik doa. Errepideak irentsi egin du aintzineko bidea eta honen ondoan andaderoak deritzoten bideak sortu dira. Txarrena da ikustea denbora guztian zure ondoan millaka kamioi eta kotxe. Egun asko naturaz inguratuta egon ondoren ez da atsegingarria.
Sahagunera heldu ginen Pedro eta ni 5etan. baina ez zitzaigun gustatzan herria. Horregaitik aurrera jotzea erabaki genuen. Eta hara non amaitu genuen Calzadilla de los Hermanillos herritxuan. Sqhagunera heltzen zarenean bideak ematen dizkizu bi aukera. Edo andadero batetik zoaz, behar bada benetan den bidearen ondotik, edo erromatarrak sortu zuten Via trajanatik. Bide hau benetan polita izan zen. Haritz baso baten erditik gaztelaren erdian, ez sinistekoa. Calzadilla de los hermanillos-en bazirudien ez zegoela iñork. Ia 40 minutu argi gelditzen zitzaigun eta ez geneukan lo egiteko lekurik.
Bapatean, ate bat zabaldu zen eta gizon txikitxu bat agertu zen gure aurrean. Esan zigun aterpetxea bazegoela eta deituko zuela hospitalerak eta gure bagenuen, berak bazeukala denda bat saltzeko afaltzeko behar genuena. Bi minututan bi atso zahar agertu zitzaizkigun. Bata Derion bizi izandakoa zen. baina 10 urte zeramatzn herritik atera gabe, bere senarra hil zenetik. Asko poztu zion ni kontatu nizkion gauzak zamudio Derio eta Bilbori buruz. Nire ustez ez zuela berba egiten iñorekin asteetan. Aterpetxeak ba zeuzkan literak, ura beroa eta argia. Zer gehiago behar genuen ?. Gizon txikitxuaren dendan Leoiko txorizoa gosoa erosi genuen. Nahiko kapritsua niretzat.
Eskerrak nire lo egiteko sakua mendiko zela. Gau hartan aterpetxean tenperatura zero gainetik nekez igo baizen.

Santiagoko Bidean 4

Asteartea, urriak 18: Castrojerizen gaua pasatuko dut. Arazoren bat euki dit ipurditxoan, bizikletan hainbeste ordu jesarrita pasa ondoren, baina ia-ia pasa da. Oso indartsua nago, ni pentsatu nuen baino gehiago. Lagunak egin ditut bidean, Mallorkako mutil bat, bizikletan dabilena, eta Alemaniako arotza bat. Amishak bezalakoa da, eta bere herrialdean arotza izateko arotz-tresna guztiekin bidaiatu behar duzu 4 urtetan. Herritik herri doa, lana eskatzen eta oso arraroa jantzita. Hemen jartzen ditut argazkiak ikusi dezazuen.

Gehiago irakurri...


Villafrancatik Castrojeriz-era heldu nintzen. Etapa hau oso polita izan zen paisaiari dagokionez. Ipurdia erreta neukan eta horrek ez zidan uzten gozatzea horrenbeste.
Villafranca de montes de Oca da Montes de Oca azpian dagoen herria. Haritz baso zoragarri baten erditik egingo da bidea san Juan de Ortegaraino. Ikuspegiak itzelak dira. Leku hau etorkizunerako gordeko dut nire oroimenean, bueltatzeko asmoz.
Menditik jeitzi nintzen oso bizkor. Agés, Atapuerca, Orbaneja, Villafria (Villafrian bertan hasi nintzen sentitzen Burgoseko hotz famatua), eta Burgos. Burgos monumentala, oso elegantea, beti gustatu zait.
Jazotzen zena zen, zelai zabalean egotera ohitu egin nintzela eta kotxe eta eraikinen artean sartzea gustiz nekatzen ninduela. Horregaitik ez nuen Burgoseko bisita espezialik egin. Gehiago geldituko nintzen herritxu txikietan.
Gauza harrigarri bat gertatu zitzaidan gaztelako garitza basamortuan. Baneramatzan ez dakit zenbat kilometro paisaia aldatu barik. Nahiko azpertuta negoen pedalak emoten,
nire bista zuhaitz edo harri baten bila zegoen baina paisaian aldaketarik ez zen emoten. Eta hantxe bapatean zaratatsu hasi nuen entzutenpilla bat hegazti, gero eta hurbilago. Altzatu nuen burua eta ez dakit zenbat antzarrenV elegantea hegaka eta zarataka pasatzen ari zen nire gainetik. Bizikletatik jeitzi nintzen eta foto txar hauek atera nituen. Aragazki kamara hobeagoa izango banu, hobeto erakutsiko nuke lkusi nuena. Argazkiak ematen duten baino hurbilago zeuden hegaztiak





Aurrera jarraitu nuen Castrojerizeraino. Castrojeriz gailur txiki batetan dagoen herritxu polita da. Somatzen da garai batetan euki duen garrantzia. Hemngo aterpetxea primerakoa.
Eta hemengo hospitaleroa benetan majoa.
Hemen topatu nuen Johhan.

Johhan Alemaniako gazte bat zen. Oso pertsona ona zela ematen zuen.
Orain zela bi urte atera egin zen bere herritik Europako kultura, usadio eta arotz teknikak ikastera. Hiru edo lau urteetan zehar horrela ibili behar zen eta orduan bere herrira itzuliko zen betirako arotz moduan lan egiteko. Motxila barruan bere tresna guztiaK zeramatzan ( 20tapiku kiloko motxila !!). Suitzako eta Austriako leku batzutan egon eta gero, bururatu zitzaion Espaiñiara joatea, eta Espaiñia ezagutzeko era bat, santiago bidea egitea zen. Ez zekien erderazko hitza bat berez. Inglesez eskatu zidan laguntza erosketa batzuk egiteko eta berarekin gelditu nintzen arratsalde osoa. Ezagutu eta gero pentsatu nuen zein ignoranteak garen, benetan. Zenbat eta gehiago ikusi mundutik gero eta gehiago behartutak egon beharko ginateke humillagoak izatera. Inportatzen ez ba zitzaion argazki batzuk ateratzea galdetu nion.
Hemen jartzen dizkizuet tradizio honi buruz aurkitu ditudan loturak:
http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/misc/newsid_6074000/6074048.stm erderaz
http://www.rechtschaffene-zimmerer.de/mal22.htm

Eta hau bataran batek alemanera badaki.

martes, noviembre 18, 2008

Santiagoko Bidean 3

Astelehena, urriak 17: Logroñoko aterpetxean lo egin eta gero, bidea hartzen dut Sto. Domingo de la Calzadara heltzeko asmoz. Egun ederra egiten du, eta ederto nagoenez Villafranca Montes de Ocaraino noa.
Burgoseko ekialdean dago eta herri txikia da. Gaur patxadaz afalduko dut herriko tabernan 10 eurogaitik. Bihar Castrojerizera heltzeko asmoa dut. Argazkian Cesare Borgiaren ilarria, Vianan.

Gehiago irakurri...



Etapa honetan benetan eman nion egurra bizikletari. Logroñoko hiri irteera oso lasaigarria da leonekoa eta Burgosekoarekin alderatuz. Parke batetik irtetzen zara, parque de la Grajera deritzotena. Parke honetara egun batetan itzuliko naiz.
Navarrete, Ventosa eta Najeran azkenean armosua hartu nuen, Arraultzak, solomoa pipergorriak eta koka kola bat. Gehiegi goizeko 11tarako beharbada, baina bizikletak asko erretzen du.
Najeran idarrak hatu eta Santo Domingo de la Calzadara abiatu nintzan. Beti gustatu egin zait Errioxan, edo Errioxako alde honetan dagoen lur kolorea. Gorri gorria.
Santo Domingo hiria oso ederra da. Kaleetatik buelta bat eman, zigilua bota aterpetxean eta bidera berriro. Oso indartsu sentitzen nintzen, goizeko arraultzak ote ziren ?


Errioxatik Burgoserako muga pasatzerakoan zerbait aldatzen dela nabaritzen da. Herriak ez daude horren zaindutak, bainan beste alde batetik betiko espaiñaren esentziara heltzen zara. Gaztelako herri nekazariak, hotzak, gogorrak, bakartiak, gari zelai zabal zabalak. Gero eta gehiago gustatzen zait paisai hau.Beloradora heldu nintzen arratsaldeko 4 terdietan. Ordu bat eta erdi eguzki neukan ondiño. Zergaitik ez emotea egurra bizikletari, ia noraino heltzen nintzen?. Beloradoko hospitalera batek esan zidan Tosantos-en lo egiteko lekua aurkituko nuela. Bestela hurrengo aterpetxe irekia Villafranca de Montes de Ocan zegoen. Aurrera joan nintzen eta Tosantos-en ate itxi bat besterik ez nuen topatu. Neka nekatuta Villafranca-ra heldu nintzen
Hemengo atrepetxea xume xeumea zen. Baina hemen topatu nuen beharbada, bideko jenderik jatorrena. Hantxe topatu nuen belgikatik oinez zentozten Australiar eta Brujatar bikote bat. Eskontzekoa asmoa zuten heltzerakoan eta bidaia zen heuren elkar bizitze froga. Ez baziren konpontzen bidaian ez ziren eskonduko. Nik oso ondo ikusi nituen.
Madrileko Marcial bebai zegoen. 65 urteko gizon alargun honek, orain dela 11 urte segituan egin du santiagoko bidea esan ez zidan promesa batengaitik. Pilla bat kontakizun zekizkien Bideari buruz. Eta ere zegoen Silvain ( uste dut). Andra honek mando eta asto batekin zihoan bidean zehar. Bai irakurri duzuena.
Bakoitzak zeukan janaria jarri zuen mahi gainean hippie komuna baten moduan (egia esateko ez naiz inoiz egon batetan), ardo botila batzuk ireki eta latigo. Ardoaren eragina lasai lasi loarazi ninduen.


lunes, noviembre 17, 2008

Santiagoko Bidean 2


Domeka, urriak 16: Garesetik urten eta erromes gehiago aurkitzen dut. Mallorkakoak, Malagakoak, eta atzerritar pila bat, gehien bat frantzesak eta edadekoak... Egun ederra urten da, eta ez dut topatzen arazorik bidean. Iratxen gelditzen naiz, ardaoa edaten Iratxeren Santuarioko iturrian, eta segiduan Logroñoko bidea hartzen dut. Hara heltzen naiz 5etan edo... laurel kalera noa afaltzera, goseak hilik nago eta... Migak, pernila, txorizoa, izozkia... pila bat jaten dut, eta aterpetxera lotan.

Gehiago irakurri...



Gares-eko kafetegi batetan eguneko lehenego homenajea eman nion gorputzari. Bi napolitana kafesne edalontzi handi batekin. Nafarroatik irtetzen zaren heinean kafetegi eleganteak urriagoak izango dira.
Bidea ibaiaren ondoan hasi zen goiz polit batean. Egun hura Ebro arrorantz doazten bide eta aldapa gogorrak ikusiko nituen.

Garesetik Lizarrarako bidea ez da oso neketsua. Igoerak eta jeitsierak ditu bainan entretenitzako modukoak. Nafarroako herri hauek eta Errioxakoak bebai beti altu batetan eraikiak daude, suposatzen dut aintziñan egokia izango zela izaera hau heuren babesarako.
Hemen jartzen dut honen adibide bat. Zirauki.
Egun honetan Logroñora heldu nintzen iluntzear zegoenean. Logroñoko inguruetan negoenean zeru garbi baten azpian millaka ta millaka arabazozo
ikusi eta entzun nituen. Hegaka hemendik hara lo
egiteko lekuren bat bilatzen. Sorte euki nuen eta
ez zuten aterpetxea haukeratu.

Aterpetxean ezagutu nuen Aida izeneko neska bat. Oso maja zen berarekin gargardo bat hartu nuen. Eta aipatzen dut, berak erakutsi zidalako iñoiz ikusi ez nuen musika tresna bat. Egia esateko, ikusi baino lehen entzun nuen. Arparen hotsa zela esango nuke baina metal ikutu bategaz. Tresna hau HANG deritzote eta ustez Suitzakoa da. Neska hau Logroñoko kasku zaharrean jarri zen jotzen eta 20 minututan 50 pertsona zituen inguriuan eta lurrean itxitako txapela euroz betea. Iñoiz badaukazue tresna hau entzuteko haukera, ez joan entzun barik, benetan polita. Wikipedian http://es.wikipedia.org/wiki/Hang
Eta gure baduzue entzun hona hemen Youtuben haurkitutakoa
http://www.youtube.com/watch?v=vZAChsDGck0&feature=related edo http://www.youtube.com/watch?v=TQXn5ba0aT8&feature=related