June eta Anatxu

Hau da June eta Anatxu Pastor Okarizen blogga, eta hemen agertuko dira gure argazkiak. Oporrak, ikastola, jaiak, lagunak,... den dena jarriko dugu hemen gure lagunekin konpartitzeko.

lunes, noviembre 17, 2008

Santiagoko Bidean 1


Zapatua, urriak 15: Orreagatik urten naiz, bidea bizikletan ibiltzeko ederto dago, eta Erro mendia pentsa dut baino errezagoa da. Iruñan gaua pasatzeko asmoa euki dut, baina ondo nago eta Gares/Puentela Reinararte jarraituko dut. Aterpetxean sartu, dutxa hartu, eta afaltzera joan naiz taberna batera. Bokata ederra jan dut eta ohera.

Etapa honetan ikusten da zelan doan aldatzen Pirinieotako paisaia ebro arroarantz, Iruñerrirantz. Hasieran Auritzetik irtetzerakoan Orhi mendia ikus nezakeen edurrez betea pagadien artean. Zubiritik aurrera paisaia lehortzen hasten da arteak ugariagoak dira. Gari zelai handiak agertuz doaz.
Iruñan harresietatik sartu nintzen, benetan era polita Euskalerriko hiriburuan sartzeko. Aldapatxu bat igo kasku zaharratik eta udaletxe aurrean plantatu nintzen. Denda batetan santiago maskorra erosi nuen bizikletan bereizgarri izan zedin.
Iruñan oso agobiatuta sentitu nintzan. Zarata gehiegi zegoen eta zelai zabaletara ateratzeko beharra neukan. Udaletxean zigilu bat eskatu nion han zegoan udaltzaingoari, bokata bat jan eta El perdoneko mendirantz bideratu nuen bizikleta.


Gehiago irakurri...



El Perdoneko igoera neketsua izan zen. Gainera hasieran galdu nintzan eta 6 kilometro gehiago egin nituen. Erreniega igoera, horrela esaten baita euskaraz, bi zatitan egiten da. Lehenengo zatia Zarikiegiraino doan aldapak nekatzen zaitu geehien bat lurran dauden harri txikitxuengaitik. Horrek ez dizu uzten pedalada borobil bat egitea eta jezarlekutik altzatzera behartzen zaitu denbora guztian. Herri honetatik aurrera aldapak gogor egiten du gorantza. Zati batzutan bajatu behar zara biziketatik. Hemen egon daitezke frantsez bidearen momenturik gogorrenak O cebreirorekin behar bada.

El perdoneko gailurran opari txiki bat. Pirininioak ikusten ziren. Orhi edurrez beteta berriz ere. benetan itsusia han jarritako monumentua.
Hemendik Puente larreinara ia ai jeitsiera bakarra da. Lehengo zatia 10 bat kilometrotan Mountain bike-ko jaitziera bat zela esan genezake arte baso baten erditik. hantze pintzatu nuen lehengo aldiz.

Gares, Puente larreina, beharbada da Santiago bidean beste bi edo hitu hiriekin, santiago espiritua gehien nabaritzen den herritariko bat. Hemen lotzen dira Aragoitik datozten pergrinoak. Herri eleiz eta kale beste mende batera eramaten zaitu.
hemengo aterpetxea benetan ondo prestatuta zegoela. inatzalzioak lehengo mailakoak ziren.
Neukan nekeagaz ( erro, el perdon, etc) ume baten moduan egin nuen lo.

No hay comentarios: