
Barikua, urriak 14: gaueko 8etan heldu naiz Orreagara. Erromesen meza entzuen, bedeinkapena hartu, eta han dagoen aterpetxean pasatu dut gaua. Ondo dago. Entzun dudanez, Orreagakoa bide osoko aterpetxerik txarrena da, beraz pozik nago aurkituko dudanarekin...
Benetan aitortu behar dut hunkitu ninduela erromesen bedeinkapena. Kolegiatan 30 bat pertsona geunden. Ni atzeko bankuan isil isilik negoela, meza egiten ari zen lau abadeetatik zaharrena altarrera hurbiltzeko eskatu zigun erromesei. Astiro astiro ezezagunak ginen pertsonak Orreagako amabirginaren azpian entzun genuen zazpi edo zortzi hizkuntzetan gure bedeinkapena mendeetan zehar egin ohi den moduan. Horrek errespetua sortarazten du. Gau hartan ia ezin izan nuen lorik egin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario