Burgoseko ekialdean dago eta herri txikia da. Gaur patxadaz afalduko dut herriko tabernan 10 eurogaitik. Bihar Castrojerizera heltzeko asmoa dut. Argazkian Cesare Borgiaren ilarria, Vianan.
Gehiago irakurri...
Etapa honetan benetan eman nion egurra bizikletari. Logroñoko hiri irteera oso lasaigarria da leonekoa eta Burgosekoarekin alderatuz. Parke batetik irtetzen zara, parque de la Grajera deritzotena. Parke honetara egun batetan itzuliko naiz.
Navarrete, Ventosa eta Najeran azkenean armosua hartu nuen, Arraultzak, solomoa pipergorriak eta koka kola bat. Gehiegi goizeko 11tarako beharbada, baina bizikletak asko erretzen du.
Najeran idarrak hatu eta Santo Domingo de la Calzadara abiatu nintzan. Beti gustatu egin zait Errioxan, edo Errioxako alde honetan dagoen lur kolorea. Gorri gorria.
Santo Domingo hiria oso ederra da. Kaleetatik buelta bat eman, zigilua bota aterpetxean eta bidera berriro. Oso indartsu sentitzen nintzen, goizeko arraultzak ote ziren ?
Errioxatik Burgoserako muga pasatzerakoan zerbait aldatzen dela nabaritzen da. Herriak ez daude horren zaindutak, bainan beste alde batetik betiko espaiñaren esentziara heltzen zara. Gaztelako herri nekazariak, hotzak, gogorrak, bakartiak, gari zelai zabal zabalak. Gero eta gehiago gustatzen zait paisai hau.Beloradora heldu nintzen arratsaldeko 4 terdietan. Ordu bat eta erdi eguzki neukan ondiño. Zergaitik ez emotea egurra bizikletari, ia noraino heltzen nintzen?. Beloradoko hospitalera batek esan zidan Tosantos-en lo egiteko lekua aurkituko nuela. Bestela hurrengo aterpetxe irekia Villafranca de Montes de Ocan zegoen. Aurrera joan nintzen eta Tosantos-en ate itxi bat besterik ez nuen topatu. Neka nekatuta Villafranca-ra heldu nintzen
Hemengo atrepetxea xume xeumea zen. Baina hemen topatu nuen beharbada, bideko jenderik jatorrena. Hantxe topatu nuen belgikatik oinez zentozten Australiar eta Brujatar bikote bat. Eskontzekoa asmoa zuten heltzerakoan eta bidaia zen heuren elkar bizitze froga. Ez baziren konpontzen bidaian ez ziren eskonduko. Nik oso ondo ikusi nituen.
Madrileko Marcial bebai zegoen. 65 urteko gizon alargun honek, orain dela 11 urte segituan egin du santiagoko bidea esan ez zidan promesa batengaitik. Pilla bat kontakizun zekizkien Bideari buruz. Eta ere zegoen Silvain ( uste dut). Andra honek mando eta asto batekin zihoan bidean zehar. Bai irakurri duzuena.
Bakoitzak zeukan janaria jarri zuen mahi gainean hippie komuna baten moduan (egia esateko ez naiz inoiz egon batetan), ardo botila batzuk ireki eta latigo. Ardoaren eragina lasai lasi loarazi ninduen.
3 comentarios:
Aupa Edor dena oso ondo...eguarldi ederrra, bizikleta ondo, egunero ondo jaten....aski da!... noiz asten da abentura??.. nik elurra ta hotza nahi dut! penuriaren bat!
PD: bidali fotito bat egunero,vago!
Castrojeriz Pampliega alboan dago.Arasoren bat baduzu, or dago zure familia..jaja!!
Pampliegaren kontua bururatu zait niri ere.... "Pregunta por las de la PINTA".
Bromak aparte, han Javiren senideko batzuk bizi dira. Behar baduzu galdetu Miguel eta Esperaranza gaitik (Leioakoak dira, baina orain hara joan dira bizitzera.
Ondo pasa txapeldun!!!
MUA!!
Publicar un comentario