
Zapatua urriak 22
Sano gosaldu eta ostean bizikletara joan nintzen. Portomarin helmuga ona izango litzatekeela pentzatu nuen. Ez nekien zelan erantzungo nion O cebreiroko mendateari. Ez da kotxeen errepideko bidea egiten dena, baina bideko momentu batetan bizikletentzako bidetik ateratzeko seinale aholkuak agertzen zaizkizu eta buelta bat eman behar duzu ererpidetsu batetik. Laburtuz niretzat oso gogorra izan zen. Malda baino, luzera da gehien nekatzen duena. Batzutan pentzatzen nuen zelan igoko nuen alforja barik. Grafikoaren iturria www.altimetrias.com
Gehiago irakurri...
O cebreiron edur apur bat bota zuen eta gero euria. Hotza zenez Gailurran dagoen ostatura sartu nintzen indarrak hartzera. Lehengo ideia kafesne bat hartzearena zen. Galdetu nion hango neskari ia kartako jakiak eskatzeko prest bazeunden. Baietz erantzun zidan. Horrela goizeko hamaiketan sartu nuen sabelan, Garbantzu salda bat,
Itzelak agertzen diren hariztiak eta inoiz ikusi ez ditudan urkidiak. Hemen hariztiei carballedak esaten diete. Goiko argazkian agertzen den basotik orkatz eder bata agertu zitzaidan. Tipi tapa begiratu zidan begietara eta etorri zen bezain geldi eskutatu zen basoan berriro.
Oso basatia iruditu zitzaidan Lugo eta la Coruña erer bai, baina hemen eukaliptu basoak hasiko ziren.
Samos-en Monasterio famatua bisitatu nuen. Sarriako herrian ere gelditu nintzan bueltak emoten.
Gora eta bera aldapa handirik gabe Portomarinera heldu nintzen. Alboan ikus dezakezue Miño Ibaia. Portomarinen historia franko garaiko herri askoren historia da. Portomarin Miño ibaiaren ondoan kokatua zegoen, bere garrantzia eta monumeltasuna urteetan zehar ukaezina izan da baina, pertinaz sequia aitxakitzat hartuz beste herri askoren moduan urperatu egin zuten pantano bat egiteko, pilla bat eliza eta monumentu betirako galduz.
Gaurko Portomarin herri berri bat da, zaharraren gainean eraikia. Sarrian tabernari batek aholku bat eman zidan: ezin zara joan Portomarinetik bere orujoa eta bera aingira famatuak proba barik. Aterpetxean sartu dutxatu eta ostean aholkuari ekin nion. Bainan ez nuen topatu lekurik aingira afaltzeko, horregaitik bakarrik egin nion kasu aholku erdiari. Bueltatu behar naiz osoki betetzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario