Gehiago irakurri...
Villafrancatik Castrojeriz-era heldu nintzen. Etapa hau oso polita izan zen paisaiari dagokionez. Ipurdia erreta neukan eta horrek ez zidan uzten gozatzea horrenbeste.
Villafranca de montes de Oca da Montes de Oca azpian dagoen herria. Haritz baso zoragarri baten erditik egingo da bidea san Juan de Ortegaraino. Ikuspegiak itzelak dira. Leku hau etorkizunerako gordeko dut nire oroimenean, bueltatzeko asmoz.
Menditik jeitzi nintzen oso bizkor. Agés, Atapuerca, Orbaneja, Villafria (Villafrian bertan hasi nintzen sentitzen Burgoseko hotz famatua), eta Burgos. Burgos monumentala, oso elegantea, beti gustatu zait.
Jazotzen zena zen, zelai zabalean egotera ohitu egin nintzela eta kotxe eta eraikinen artean sartzea gustiz nekatzen ninduela. Horregaitik ez nuen Burgoseko bisita espezialik egin. Gehiago geldituko nintzen herritxu txikietan.
Gauza harrigarri bat gertatu zitzaidan gaztelako garitza basamortuan. Baneramatzan ez dakit zenbat kilometro paisaia aldatu barik.
Nahiko azpertuta negoen pedalak emoten,
nire bista zuhaitz edo harri baten bila zegoen baina paisaian aldaketarik ez zen emoten. Eta hantxe bapatean zaratatsu hasi nuen entzutenpilla bat hegazti, gero eta hurbilago. Altzatu nuen burua eta ez dakit zenbat antzarrenV elegantea hegaka eta zarataka pasatzen ari zen nire gainetik. Bizikletatik jeitzi nintzen eta foto txar hauek atera nituen. Aragazki kamara hobeagoa izango banu, hobeto erakutsiko nuke lkusi nuena. Argazkiak ematen duten baino hurbilago zeuden hegaztiakAurrera jarraitu nuen Castrojerizeraino. Castrojeriz gailur txiki
Eta hemengo hospitaleroa benetan majoa.
Hemen topatu nuen Johhan.

Johhan Alemaniako gazte bat zen. Oso pertsona ona zela ematen zuen.
Orain zela bi urte atera egin zen bere herritik Europako kultura, usadio eta arotz teknikak ikastera. Hiru edo lau urteetan zehar horrela ibili behar zen eta orduan bere herrira itzuliko zen betirako arotz moduan lan egiteko. Motxila barruan bere tresna guztiaK zeramatzan ( 20tapiku kiloko motxila !!). Suitzako eta Austriako leku batzutan egon eta gero, bururatu zitzaion Espaiñiara joatea, eta Espaiñia ezagutzeko era bat, santiago bidea egitea zen. Ez zekien erderazko hitza bat berez. Inglesez eskatu zidan laguntza erosketa batzuk egiteko eta berarekin gelditu nintzen arratsalde osoa. Ezagutu eta gero pentsatu nuen zein ignoranteak garen, benetan. Zenbat eta gehiago ikusi mundutik gero eta gehiago behartutak egon beharko ginateke humillagoak izatera. Inportatzen ez ba zitzaion argazki batzuk ateratzea galdetu nion.
Hemen jartzen dizkizuet tradizio honi buruz aurkitu ditudan loturak:
http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/misc/newsid_6074000/6074048.stm erderaz
http://www.rechtschaffene-zimmerer.de/mal22.htm

Eta hau bataran batek alemanera badaki.
1 comentario:
zelako culotte darama tipo hau! nahiko preto doa, ez? Barragan dirudi.
Publicar un comentario