
Osteguna, urriak 20: Bidea bakarrik egin dut gaur. Pedro bere aldetik joan da, eta Astorgan geratu gara lo egiteko. Hotza egiten du gaur, eta puff bat erosi dut kaskoaren azpian jartzeko. Egunak pasatzean indartsuago nago eta nik pentsa dudan baino azkarrago noa. Santiagon amaitu beharrean, akaso Finisterreraino joango naiz. Bihar Villafranca del Bierzorarte heltzeko asmoa dut, Cruz de Ferroren mendi tontorra pasa ondoren.
Egun honetan Leoiko lautadak pasako nituen. Eguna ateri irten zen. Hotza goizean eta freskoa eguerdian, gauean hotza berriro.
Calzadillatik urten, euro batzuk borondate moduen itxi aterpetxean eta Mansillaraino joan nintzen. Pedro mallorkarra presaka zebilen, lehen bait lehen nahi zuelako heltzea Santiagora lagun batzuekin lotu zelako. Agurtu nuen sakutik goiz goizez.
Mansillan Elenari deitu nion. Familia faltan botazen nuen.
Leoneraino bideak ez zuen historiarik izan. Leonen pilla bat osagarrizko enpanada bat jan nuen. Gaueraino damutu nintzen janari hori hartzeaz. Sabelan bueltaka ibili baizitzaidan egun osoan.
Leonen ipurdiko mina jasan ezina zenez, bizikleta denda batera joan nintzen bigarren kulote bat erostera. Dendariak nik ezer esan barik aztertu zidan jesarlekuaren posizioa eta nire neurrietarako osoa atzeratuta zegoela esan zidan. Zuzendu eta handik aurrera berriro sentitu nuen nire ipurdia.
Leoneko irteera benetan txarra, hirutan galdu nintzen.
Arratsaldeko seietan Astorgara heldu nitzan. Astorgan giro desberdiña sentitzen zen. Badirudi beste probintzia batera sartzen zarela. Hizkeran galiziar doinua entzuten da. Lo egitera goiz joan nintzen, hurrengo eguenko etapan Foncebadon eta la Cruz de hierro baitzetozten
2 comentarios:
Zure bidea interes handigaz jarraitzen gabiltz!!!
Hori bai,... nekatu gabe.
Atzo atzeratuago zinela pentsa nuen.
Javik, gaur Astorgan ere lo egin du!! Pena bat da topa ez zaretela.
Aupa txapeldun!!!
MUA, MUA!!
aizu! astiroooooooooooo!, ni astearteraino ez naiz elduko ta!
zelako suerte euki duzu eguraldiarekin, asteburua aguskitsua izago da ere.
Aupa gudari!!!
Publicar un comentario