
Domeka, urriak 16: Garesetik urten eta erromes gehiago aurkitzen dut. Mallorkakoak, Malagakoak, eta atzerritar pila bat, gehien bat frantzesak eta edadekoak... Egun ederra urten da, eta ez dut topatzen arazorik bidean. Iratxen gelditzen naiz, ardaoa edaten Iratxeren Santuarioko iturrian, eta segiduan Logroñoko bidea hartzen dut. Hara heltzen naiz 5etan edo... laurel kalera noa afaltzera, goseak hilik nago eta... Migak, pernila, txorizoa, izozkia... pila bat jaten dut, eta aterpetxera lotan.
Gehiago irakurri...
Gares-eko kafetegi batetan eguneko lehenego homenajea eman nion gorputzari. Bi napolitana kafesne edalontzi handi batekin. Nafarroatik irtetzen zaren heinean kafetegi eleganteak urriagoak izango dira.
Bidea ibaiaren ondoan hasi zen goiz polit batean. Egun hura Ebro arrorantz doazten bide eta aldapa gogorrak ikusiko nituen.
Garesetik Lizarrarako bidea ez da oso neketsua. Igoerak eta jeitsierak ditu bainan entretenitzako modukoak. Nafarroako herri hauek eta Errioxakoak bebai beti altu batetan eraikiak daude, suposatzen dut aintziñan egokia izango zela izaera hau heuren babesarako.
Hemen jartzen dut honen adibide bat. Zirauki.
Egun honetan Logroñora heldu nintzen iluntzear zegoenean. Logroñoko inguruetan negoenean zeru garbi baten azpian millaka ta millaka arabazozo
ikusi eta entzun nituen. Hegaka hemendik hara lo
egiteko lekuren bat bilatzen. Sorte euki nuen eta
ez zuten aterpetxea haukeratu.
Aterpetxean ezagutu nuen Aida izeneko neska bat. Oso maja zen berarekin gargardo bat hartu nuen. Eta aipatzen dut, berak erakutsi zidalako iñoiz ikusi ez nuen musika tresna bat. Egia esateko, ikusi baino lehen entzun nuen. Arparen hotsa zela esango nuke baina metal ikutu bategaz. Tresna hau HANG deritzote eta ustez Suitzakoa da. Neska hau Logroñoko kasku zaharrean jarri zen jotzen eta 20 minututan 50 pertsona zituen inguriuan eta lurrean itxitako txapela euroz betea. Iñoiz badaukazue tresna hau entzuteko haukera, ez joan entzun barik, benetan polita. Wikipedian http://es.wikipedia.org/wiki/Hang
Eta gure baduzue entzun hona hemen Youtuben haurkitutakoa
http://www.youtube.com/watch?v=vZAChsDGck0&feature=related edo http://www.youtube.com/watch?v=TQXn5ba0aT8&feature=related
2 comentarios:
Eta gaur noraino... kontaiguzu egunero noraino nahi duzu eltzea urrengo egunean.... Aupa valiente!!!
Aupa txiki!!!
Bai arin!!! Halan ba zoaz, laster amaituko duzu!!
Kontuz janariegaz; bestelan ezingo zara mugitu!!!
MUsu handi, handi bat Mandaluizetik!!!
MUUUAAAA!!!
Publicar un comentario