Gabonak aurrera doaz. June guztiz sendatu zen, Anatxuri eztula eta belarrietako mina etorri zitzaion. Gurasoek be bagabiltza kili-kolo, baina oso ondo pasatu dugu danok alkarregaz.
Gabonetako egunean lehendabizi zuhaitzera hurbildu ginen ikustera Olentzerok zer ekarri zigun familikoei. Geu gure aldetik biskoteak eta Errioxa ardaua itxi genion.
Lehengoz ikusi genuen ardoz zikinduta zegoela lurzorua eta basua hutsik. Bazirudien Olentzerok apur bat berotuta heldu zitzaigula. Bueno badakigu bere lana latza dala. Neskak eskatu zutena topatu zuten, playmobil-en txe bat June eta panpintxu batzuk Ana. Osaba Koldoren etxean Olentzerok itxitako mozorroak jantzi eta Amama Amaliaran etxera joan ginen ikustera han zer zegoen. Han bata eder bana jaso zuten.
Gero izeko Marijeren etxera jatera joan ginen. Oso oso ondo bazkaldu eta lo txiki baten ostean Marurira abiatu ginen Olentzeroren pista jarraitzera. Han falta ziren osaba eta izekoekin egon eta berriz Olentzerok itxitako opariak jaso genituen.
Zelako gabonak, atzetik aurrera, etxetik etxera, kotxean igo kotxetik jeitsi. Afaltzen dugu edozein modura, edozein ordutan sartzen gara ohean. Ez ote dira gabonak gehiegizkoak izango umeentzat planteatzen ditugun eran. Ahoa betetzen zaigu umeak protagonistak direla esateko.